XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donostia hiria XIX. mendearen hasieran 1180. urte aldera luzatu zien forua Antso Jakintsuak Urgull-eko gerizpean lekututako arrotzei.

Gorabehera anitz bizi zuen Donostiak harez gero, Aintzinako Erregimenaren krisi deritzonera arteko urte luzeetan.

Ez zuen baina inoiz galdu sorreran bertan presente ziren zenbait elementu.

Oso helburu zehatzak zituen Nafar Monarkiak (Gaztelakoak ere geroan), politiko-militar eta komertzialak aldi berean, Bizkai Golkoaren aldean itsasertzeko hiribilduen sorkuntzari ekiteko.

Izan ere, garaiko Iparretik Hegoalderanzko merkatal bideari eusteko, ezinbestekoa zuen Nafarroak Kantabriar itsasorako irtenbidea.

Geografiko-estrategikoki, bestalde, oso toki aproposa zen Gipuzkoar ekialdeko kostaldea, garaiko erresuma eta manupe inportanteen mugakide zen eta.

Gaztela Gipuzkoaz jabetu zenean, 1200. urtean, merkatal-militar helburu bikun hark indarrean zirauen, bete-betean.

Merkataritza eta defentsa: bi faktore horiek mugatuko zuten hiriaren bilakaera aro garaikidera arte.

Eraikuntza militarrak nonahi altxatu ziren, egungo Alde Zaharra harresiz inguraturik gertatu zen, Gaztelako erregearen tropak iraunkorki finkatu ziren hirian.

Batera, garrantzi dexenteko merkatalgune bihurtu zen Donostia.

Elkartrukaketa haien oinarrian bazen faktore zenbait.

Gaztelako erresumari itsatsia izan eta geroko urteetan ere, Nafarroaren eta Aragoako zati baten portu izaten segitu zuen.

Bilborekin norgehiagokaz, Europarantz merkaturatzen zen Gaztelako artilea zeinek kontrolatu....